XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Administrazio publikoetatik laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten enpresek gutxienez ere laguntza horien % 3 I+Gn inbertitu dezaten beharrezko neurriak artikulatzeari buruzkoa, Izquierda Unida/Ezker Batua/Berdeak Legebiltzar Taldeak egina. (Tramitera onartzea) (05/11.02.01.0210)

Mahaiak, 1997ko urriaren 14an egindako bilkuran, erabaki du tramitera onartzea administrazio publikoetatik laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten enpresek gutxienez ere laguntza horien % 3 I+Gn inbertitu dezaten beharrezko neurriak artikulatzeari buruzko LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA, osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin, eta agindu du Eusko Jaurlaritzari bidal dakiola eta Eusko Legebiltzarraren Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Legebiltzar-taldeek, Araudiko 160.2 artikuluaren arabera, bidezko iritzitako zuzenketak aurkeztu ahal izango dituzte, zazpi laneguneko epearen barruan, arrazoiak biltzen dituen idazkia Mahaiari bidaliz.

Eusko Legebiltzarreko lehendakaria,Joseba Andoni Leizaola Azpiazu.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiari

Eusko Legebiltzarraren Araudiaz baliatuz, José Luis Ainsúa Díaz-Peña IU/EB/Berdeak Taldeko parlamentarioak ohore du ondorengo legez besteko proposamena aurkeztea, osoko bilkuran eztabaidatua izan dadin, administrazio publikoetatik laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten enpresek gutxienez ere laguntza horien % 3 I+Gn inbertitu dezaten beharrezko neurriak artikulatzeari buruz.

Arrazoiak:

Gaurko egunean, Euskal Administrazio publikoak gure Elkartean diren produkzio-sektoreei laguntza ekonomikoak eskaintzen dizkie inbertsio teknologikorako, enplegua sortzeko proiektu-ekimenetarako, industri proiektu eta abarretarako.

Ikerketa eta garapen teknologikoak lagundu beharra dauka, eta izanez ere laguntzen ari da, enpleguaren hazkundea bizkortzen eta biziberritzen, enplegua profesionalizatzen eta, berebat, beraren kalitatean aurrera egiten gure Elkartean.

Proposamen honek lortu nahi duen helburua da, hortaz, Euskal Administrazio publikoak sinatu eta emandako laguntzek edo maileguek, laguntza edo maileguen hitzarmenetan, gutxienez ere % 3 jaso dezatela nahitaez I+G helburu finalistarako destinatzeko, portzentaia hori langileen ordezkariek kudeatu beharko dutela.

Langileen ordezkaririk ez izatera, dagokion Administrazio publikoaren kontu geratuko litzateke kudeaketa.

LEGEZ BESTEKO PROPOSAMENA

Eusko Legebiltzarrak euskal administrazio publikoei eskatzen die beharrezko neurriak artikula daitezela aipatu administrazioetatik laguntza ekonomikoak jasotzen dituzten enpresek nahitaez gutxienez ere laguntza horien % 3 I+Gn inbertitu dezaten.

Horrenbestez, kudeaketa langileen ordezkariekin batera egingo da. Langileen ordezkaririk ez izatera, dagokion Administrazio publikoaren kontu geratuko litzateke kudeaketa.

Vitoria-Gasteiz, 1997ko urriak 7.

José Luis Ainsúa Díaz-Peña, IU/EB/Berdeak Taldeko parlamentarioa.

Javier Madrazo Lavín, bozeramailea.